XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emakumea eta aberriaMIREN ITZIARR'I IDAZKIAK
Agur ene maitea: Orrillean, izadia, argiz, margoz, eta alaitasunez jantzitzen dan illean; Miren Ama Neskutsaren zale dan gogoa, yoran berri garbi eta jauntzalez ernaitzen dan illean, emakumea eta euzkereatzaz asi naizen ontan zer aipa neikizu Ama gozo oni Lore-il ontan zuzentzen zaizkiyon abestiak baño egokiago?...
Ara emen emakumeok zertzaz dezakegun baita euzkera-aldez lan ederra. Zer esanik ez dago Miren Neskutzaren aintzazko elizkizunetan, bere billerako neskatxen gain abestiak egon oi dirala.
Poz aundiz esan bear dizut, nere uritxoan euzkera beti erabiltzen degula; zein da udaldian, bertora etorten diran kanpotar neskatxekin batian, ekizkizun banakaren batzutan izan ezik; ostian beti euzkeraz; eta zer gauza egoki eta ederragorik euzkeldun Miren-Alabak beren ama euzkeraz aintzaltzia baño?
Bai badakigu baña, zoritxarrez euzkeldun utsak diran uritxo batzutan (oso gutxitan Jauna'ri eskerrak) Miren-Alabak beti erderaz abesten dutela; eta au Billera'ko agintari diran neskatxak erdaltzale diralako beste ziyo gabe.
Onelakoak, eta beren artean euzkeltzale dan neskatxaren batek euzkeraz abesteko naya agertzen ba'du, agitz erantzun bat dute:
Eta au aitzaki artuta, berenakin ateratzen dira.
Ara Itziartxo: ez dizut esaten orrelako ez-ta-bai baten, geureakin atera ezik, guzia utzi ta etxera juan bear geranik,
Guri, gure Jaungoikuak gogo-barruan esaten digun bezela:
Oyeri baña iñola ere, esango die:
Bakoitza, gure uste guzien gain, Jaungoikoa'gana zuzendu bear gera, ori bai; baña Jaungoikoak gure uste ori zuzena danean, ez digu debekatzen bear bezela aldeztea; eta auxe da neskatxa euzkeldunak, obeto esateko abertzaleak, egin bear deguna; geurea aldeztu; bear bezela, baña aldeztu; bein da berriro, eta makaldu gabe.
Orrengatik neskatxa euzkeldun abertzaleak, alegindu gaitezan gure txadonetara euzkera eramaten, beretan euzkeraz abesten; eta au bai, batere beldur, batere espai gabe dezakegula; ba onela egiñaz ez bakarrik gure eresi, gure olerki, eta gure elea aldezten ditugu, baita Jaungoikuari aintza geyago eman ere.
TENE.